Igualdad Animal | Organizaci—n internacional de derechos animales
InicioInformeVideosFotografiasTestimoniosPrensaContacto
|   Jueves 27 Mayo 2010

Basetxe batera hurbiltzen zarenean, bakarrik hurbiltzerakoan kiratsa izugarría nabaritzen da inguruan, baina barrura sartzen zarenean, inor ez zuena sentitu behar sentitzen duzu.


Muga hori pasatzen duzunean, inoiz ezingo duzu ahastu ikusiko duzuna, sentituko duzuna. Izaki guzti hoien beldurra sentitzen duzu, eta nola dauden baldintza negargarrietan.
Lehenengo sentipena beldurra da, zure gorputzean beldurra senti dezakezu, begietara begiratzen diezu eta badakizu bihozberatasuna eskatzen dizutela, bere sortea esagutzen dutela, heriotza. Baina hori ez da txarrena, txarrena nola bizi behar diren da, barroteen artean, ia ezin dira mugitu ezta biratu ere ez, zikinkeriaz beteta, bere iraizketaz ingurartuta, ur gabe, janari gabe, daukaten bakarra jaten, bere iraizketak. 
Berdin da gaixorik badaude, hilzorian, edo guztiak elkar lekurik gabe, saguekin bere inguruan eta zikintasunez inguratuta.

Hauetako basetxe baten sartu nintzenean, modu batean deitzeagatik, benetan hilketa eremuak direlako, nire bihotzean etsipena eta lotsa sentitu nituen, ez nuen eta ez dut ulertzen nola gizaki bat holako zeozer egin dezakeen gu bezala sentitzen duen norbaitekin.


Gero azaltzen ez dakidan zehozer sentitu nuen , leku hauetako bideo asko ikusi arren eta azalpen asko entzunda ere, ez baduzu lehengo pertsonan sentitzen, inoiz ezingo duzu jakin nolakoak diren.


Beldurra sentitu nuen, ezitasuna ezin nuelako ezer egin, eta negar egiteko gogoa, malkoak nire begiak betetzen zituzten, arkupeak nituen, botaka egiteko gogoa, hori dena ordurarte ikusitakoa gainditzen zuen.

Izaki horiei gertatu ahal zitzaien onena ez jaiotzea zela pentsatu nuen, eta hori pentsatzen jarraitzen dut.


Oso oso argi geratu zaidana zera da: planeta honetan dagoen izaki gaiztoena gizakia da.

Vive Vegano
Dona